XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zuzenketa Horditurik etxera

Hitza: hortan / Proposamenak: hartan / hortaz / horretan / horian / horitan / Aurrekoari lotu / Ondokoari lotu / Onartu / Gogoratu / Kendu / Hiztegiak... / Laguntza / Proposamenak / Etsi.

Testuingurua: urte horditurik etxera eraman behar izan ninduteneko lehen arratsetik.

Ardoa edan ondoren, erabat zorabiatuta sentitu nintzen, ez baitut ohituratik, eta gauzak modu hortan egiten diranean, badakizue, hankasartze galantak!.

Konorte gabe eraman ninduten etxera, bada, biharamunean esan zidatenez, eta esnatu nintzenean gorputzaren parte guziak ikutu orduko, mindurik somatzen nituen.

Melisa hartzea ongi legokela oharterazi zidan nere lagunak eta hala, geiago itxoegin gabe,

4. Analisi sintaktikoaren bideetan

Bada hainbat lan aipagarri euskal gramatikaren inguruan (Euskaltzaindiaren EGLU [Euskaltzaindia 85], Patxi Goenagaren [Goenaga 80] Gramatika Bideetan, etab.), baina maila deskriptiboan mugitzen dira eta analisi automatikorako erregela finkoak dira beharrezkoak.

Maila morfologikoan ez bezala, sintaxian horren falta nabaria sumatu dugu.

Sistematizazio konputazionalerako Murriztapen-Gramatikak [Karlsson eta beste 92] izeneko formalismoan oinarritu gara, euskararen kasurako egokiena delakoan.

Testuingurua kontuan hartzeaz gain, informazio morfologikoan oinarritzen da analisirako eta desanbiguaziorako.

Testu errealak helburu dituenez, korpusetatik abiatuta eraikitzen dira erregelak.

Lehenengo urratsak eman dira, oinarrizkoenak nahi bada, baina poliki goaz ezinbestean.

Oraingoz desanbiguazioa (morfologia mailakoa, kategoriala, paradigmatik kanpokoa eta sintaktikoa) eta funtzioen asignazio sintaktikoak landu ditugu, hurrengo azterketarako oinarri izango direnak.

Hona hemen formalismo honekin lortuko dugun analisi sintaktikoaren itxura: